Imanol Salinas Ijurko Nafarroako LABeko kideak bi auzi ditu irekiak Nafarroako epaitegietan. Angiovesako lan gatazkaren harira 21 hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten maiatzean. “Edozein unetan” helduko zaio jarritako helegitearen ebazpena, eta sententzia berrestekotan egun gutxiren buruan aurkeztu beharko luke espetxean. Bestetik, Huerta de Peraltako greban burututako ekintza batengatik epaiketara deitu dituzte urriaren 10ean bera eta Jotas Osés sindikatukidea. Balizko espetxeratzeari zein epaiketari desobedientziaz erantzungo diete Salinasek eta Osesek. LABek manifestazioa antolatu du Iruñean larunbatean, sindikalgintzaren eta Salinasen defentsan.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.