Dirudienez, polizia lana da alkateari dagokion lana, bai behintzat Ribaforadan. Legea eta poliziaren eskakizuna bete baino ez duela egin dio bertako alkate Jesús Mari Rodríguezek (PSN). Modu bitxian egin du, hori bai: herrian hamar urte bizitzen zeraman jatorri senegaldarreko bizilagunari eskatu zion udaletxera gerturatzeko, erroldari buruzko bilera batera. Amarrua zen. Espainiako polizia zuen han zain eta 24 orduko epean hegazkinean sartu zuten Afrikara bueltan.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.