Errolda kontuez hitz egiteko udaletxera gerturatzeko eskatu zion Jesús Mari Rodríguez Ribaforadako alkateak (PSN) jatorri senegaldarreko bizilagunari. Amarrua zen. Espainiako polizia zuen han zain eta 24 ordutan, ezer askorik egin ezinda, hegazkinean sartu zuten Afrikara bueltan. Hala salatu du Erriberako komunitate senegaldarrak.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.