Eskuin mediatikoak eta politikoak diotenaren aurka, Joseba Asiron alkateak Iruñeko jendartea lasai dakusa, Euskalerria Irratiari bere bulegoan eskaini dion elkarrizketan azaldu duenez: "Iruindarrek hasieratik normaltasunez eta lasaitasunez hartu dute aldaketa, UPNk eta PSNk kaosa iragarri bazuten ere. Legealdiko irakaspen nagusia hori da, gauzak beste modu zintzo eta jator batean egin daitezkeela"
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.