2019an 50 urte beteko dira Nafarroako Diputazioak Fontes Linguae Vasconum aldizkari zientifikoaren lehenengo zenbakia argitaratu zuenetik. Erreferentziazko tresna izan da, hamarkadaz hamarkada, euskararen ikerketen inguruko berrikuntzak ezagutzeko. Azkenaldian ahalegin berezia egin du aldizkari akademikoei nazioartean eskatzen zaizkien parametroetara egokitzeko eta ikertzaile gazteek dituzten beharrei erantzuna emateko. Hori izan da, hain zuzen ere, duela bi urtetik zuzendari lanetan dabilen Ekaitz Santazilia Salvador hizkuntzalari iruindar gaztearen erronka nagusia. Urteurrena ospatzeko erakusketa eta nazioarteko biltzarra antolatu dituzte.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.