“Agertu arte guk bila jarraituko dugu”, horixe izan zen Celes Alvarezen bizitzaren goiburua 1980ko ekainaren 20an Batallon Vasco-Españolek Ipar Euskal Herrian semea bahitu eta desagerrarazi zuenetik. Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren ama zen Celes. Semea agertu gabe hil zen iragan azaroaren 29an Iruñean eta atzo bere errautsak lurperatu zituzte Lizartzan, Igarola Behekoa baserrian, bere senar Patxi Etxeberriaren –2006an zendua– errautsen alboan. Euskal Herriko hamaika bazterretik hurbilduta, ehundik gora pertsona hurbildu dira Celesi azken agurra ematera.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.