Nafarroako aldaketaren gobernua legealdiaren azken txanpan sartu den honetan, euskalgintzako hamaika ahots urgentziazko oihua zabaltzen ari dira: denbora amaitzen ari da. Nafarroa eta nafarrak hiru mailatan zatitzen eta sailkatzen dituen Euskararen Lege baztertzailea bertan behera uzteko eta lege berria idazteko azken aukera du gobernu honek. Zonifikazioa gainditzeko “orain da momentua”, diote. Urriaren 27an manifestazioa deitu dute Iruñean.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.