Tortura kasuak ikertzeko eta azaleratzeko beharra agertzeko eta tortura pairatu duten herritarrei elkartasuna eta babesa azaltzeko mozioa aurkeztu zuen Lesakako EH Bilduko udal taldeak otsailaren 23ko udal batzarrera eta ahobatez onartu zen, Geroa Bai eta EHBilduko zinegotzien botoekin. Herriko Etxearen ustez "aitzinera egin behar dugu behingoagatik giza eskubideen urraketa hau gelditu dadin eta urtetan torturatzaileek izan duten zigorgabetasuna bukatu dadin".
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.