Fermin Balentzia kantautore nafarra izango da memoria historikoaren aldeko elkarteek aurkeztutako hautagaia Kulturako Viana Printzearen saria jasotzeko. “Nafarroagatik, nafarrengatik eta memoria historikoaren alde eginiko lanagatik, hautagai egokia dela uste dugu”, diote ekimenaren sustatzaileek. Otsailaren 15ean aurkeztuko dute proposamena Iruñeko Katakraken.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.