Eztabaida zorrotza piztu da Iruñeko Alde Zaharrean merkataritza txikiaren egoera estuaz. Iragan udazkenean sartu zen indarrean Iruñeko Udalaren mugikortasun plan berria eta honek, funtsean, espazio gehiago ematen dio oinezkoari eta gutxiago autoari. Merkatarien elkarteari, ordea, ez zaio gustatu eta Udalaren aurkako kanpainari ekin dio, auzora eta Iruñera oro har, eztabaida zorrotza ekarriz.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.