Garbiñe Elizegi, Baztango alkate ohia, Baztango aroztegia “pelotazo” bat dela esateagatik salatu zuen aroztegiaren sustatzaileak. El Diario de Navarrak jaso duenez, epaileak ez dio deliturik egotzi Elizegiri, “hitzok ez baitute inor mintzen” eta kargu guztietatik absolbitu du. 1.000 euro ordaintzera zigortuta zegoen beste sententzia bat ere bertan behera utzi du.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.