Patxi Zamora Kontuz elkarteko bozeramailea lanetik bota dute Guardia Zibilak bultzatuta

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2018ko urt. 19a, 13:50

Arg: @Ahotsainfo

Aire laguntzaile gisa egiten zuen lan Iberia hegazkin konpainian. Guardia Zibilak hegazkinera igotzea debekatu dio ordea Kontuz elkarteko bozeramaileari. Gauzak horrela konpainiak lanetik bota du.

Nafarroako erregimenaren indarrak erabakiaren atzean daudela uste du Patxi Zamora Kontuz elkarteko bozeramaileak. Aurreko legegintzaldian, Nafarroan azken urteetan izandako ustelkeria kasu ugari argitara atera zituen Kontuzek. Orain elkarteko bozeramailea lanetik bota dute Guardia Zibilaren erabaki bat tarteko.

Aire laguntzaile gisa egiten zuen lan, eta Guardia Zibilak, hegazkinera igotzea debekatu dio Zamora “ez gai” izendatuz. Ostiral goizean elkarteko kideek eman duten prentsaurrekoan adierazi dute, Guardia Zibilen agintari batek Iberia konpainiari adierazi ziola Zamorak ez zuela bertan egingo lan gehiago. Iberiari ez zaio Guardia Zibilaren “erabakia gustatu”, hala ere, lanetik bota dute Zamora.

Patxi Zamoraren aldeko manifestu bat kaleratuko dutela adierazi dute Kontuz elkarteko kideek; eragile, alderdi eta sindikatuen babesa eskatu dute. Espainiako Barne Ministerioaren aurka salaketa jarriko dutela ere aurreratu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!