Nafarroako Auzitegiko epaile batek Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren ebazpen bat erabili du etorkinak kanporatzeko aginduak gelditzeko. Europako sententzia baten arabera, herritar bat kanporatzeko orduan ez dira soilik aurrekari penalak kontuan izan behar, baldintza pertsonalak ere pisu handia dute ebazpenean. Hala nola, egoera familiarra edo lan esparrua. Zirrikitu legal horri tiraka, bi kanporatze bertan behera geratu dira.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.