Altsasuko hamaika lagun gutxienez identifikatu ditu asteartean Espainiako Poliziak Iruñeko autobus geltokian Ahotsa.info-k jakinarazi duenez. Antza denez, polizia berberek beste hainbat gazte identifikatzen aritu ziren ordu batzuk lehenago. Igandean “Altsasukoak aske” kamiseta zeramaten hiru gazte identifikatu eta 600 euroko isunarekin mehatxatu zituzten.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.