Nafarroan, Euskal Herrian, Espainiako estatuan eta Europa osoan jaso behar ziren errefuxiatuen kopurua ez dela bete salatu dute asteartean Iruñeko Udal Plazan. Aulki hutsekin irudikatu nahi izan dute herrialdeek hartutako konpromisoak ez dituztela bete, eta adibide gisa aipatu dute Nafarrora 300 lagun inguru iritsi behar zirela eta soilik 35 bat iritsi direla. Uztailaren 14an hegoaldeko mugara abiatuko den karabanan parte hartzera deitu du Iruñea Harrera Hiria herri ekimenak.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.