UPNko gobernuaren proiektua zena orain Geroa Baikoak egin du bere: Lekarozen luxuzko hotela, golf zelaia eta 228 etxebizitza egitea. Geroa Baiko eledun Koldo Martinezek, Aroztegiako proiektuak euskaran izanen duen eraginaz galdetuta, erreserba hitza aipatu zuen. Ez zekien laguntzen ari zela mugimendu berri bat sortzen. Aroztegiako komantxeek deituta, asteburuan Elizondoko plaza okupatu dute 50 gaztek. Baztan errotik aldatuko lukeen proiektuak eskualdean duen aurkakotasuna irudikatu nahi izan dute, umorea galdu gabe.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.