Milaka lagunek justizia eta atxilotuta dauden zazpi gazteen askatasuna eskatu dute Altsasun. Manifestazio isila izan da eta Euskal Herri osoko jendea batu da bertan. Antolatzaileek adierazi dute 20.000 pertsona inguru zenbatu dituztela. Ikerketa Espainiako Auzitegi Nazionaletik Iruñeko Auzitegira ekartzeko eskatu du. Nafarroako Gobernuko ordezkaritzak ere eskaera bera egin du manifestazio hasieran.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.