Altsasuko bederatzi gazte espetxean dira bi guardia zibilekin eta beren emazteekin izandako liskar batengatik. Carmen Lamela epaileak terrorismoa egotzi die eta espetxean dira. Euskal Herrian atxilotuen askatasuna eskatzeko eta Espainiako indar militarrei alde egiteko eskatzeko ekimen ugari egiten ari dira.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.