Altsasuko bertsio ofiziala zalantzan jarri zuten herritarrak Auzitegi Nazionalaren jopuntuan

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Ortega Bretos @ob_ainhoa 2016ko urr. 27a, 08:06

Argazkia: Altsasuko manifestazioaren irudia. / @IonOrzaiz

Altsasuko liskarra terrorismo delituagatik ikertzearen alde azaldu da Carmen Lamena Auzitegi Nazionaleko epailea, Guardia Zibilaren eta Foruzaingoaren txostenek halakorik ez dagoela esan arren.

Urriaren 15ean Altsasun izandako liskarrak terrorismo delitu izan zirela salatu du Covite Euskal Herriko Terrorismoaren Biktimen Elkarteak. Horri jarriki, auziaren ikerketa egitea erabaki du Carmen Lamena Auzitegi Nazionaleko epaileak.

Adierazi duenez, Zigor Kodearen 573.artikulua urratu dute liskarrean aritu zirenek. Guardia Zibilek eraso “bortitza” jasan zutela dio Lamenak, eta “Nafarroan jasaten duten jazarpenari” buruzko txosten bat eskatu dio Guardia Zibilari.

Horrez gain, auziaren bertsio ofiziala salatzeko egindako agerraldian elkartu ziren herritarrak identifikatzeko ere eskatu du. Baita Altsasuko Gaztetxearen twitterreko kontua daramatenak ere.

Azpiko orrian, koadro urdinean ikus daiteke bertsio ofiziala zalantzan jarri zutenak identifikatzeko nola eskatzen duen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!