Fusilamenduak, elektrodoak eta poltsa, hobi komunak, jazarpena, drogak, umiliazioak, gerra zikina, hizkuntza inposaketa, inpunitatea… Guardia Zibilaren lorratza iluna da Euskal Herrian. Talde militarraren eragina gertutik ezagutzen dute Nafarroako Sakanan. Jai giroan Altsasuko taberna batean izandako liskar bati Espainiako erregimenaren indarrek emandako dimentsio politikoa –Guardia Zibilak zabaldutako bertsio faltsua, tarteko– azken tanta izan da. Horren harira sortu den zirku mediatikoa eta kriminalizazio saiakera salatzeko milaka lagun kalera atera ziren larunbatean.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.