Kalean dira dagoeneko urriaren 8an atxilotutako hiru gazteak. Iruñeko Sarasate pasealekuko etxe bat okupatzeagatik atzeman zituzten. Bertara sartu eta barruan zeudenak atera zituen Iruñeko udaltzainek, hiru pertsona atxilotuz eta hainbat zauritu eraginez. Nafarroako Auzitegi Nagusiak, bestalde, adierazi du epaileak ez zuela etxe hori hutsarazteko agindurik eman.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak azaldu duenez, karguekin utzi dituzte aske. Izan ere, autoritatearen aurka eraso egitea egotzi diete hirurei. Hori dela eta, 15 hilabetetako kartzela zigorra eskatu du fiskalak hiru atxilotuentzat, eta 2.250, 900 eta 1.350 euroko isunak. Horrez gain, bertan zeuden gainerako pertsonak identifikatzea ere agindu dio poliziari.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.