Luis Goñi barañaindarra ekainaren 2an askatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2016ko mai. 23a, 12:46

Luis Goñi barañaindarra ekainaren 2an askatuko dutela iragarri du sare sozialen bidez Askeguneak. Almerian dago preso egun, bere etxetik 942 kilometrotara. Topatuk jaso duenez, "Hator besoetara-etxera!" lelopean mobilizatzera deitu dute Barañainen.

Goñi orain hiru urte atxilotu zuten Segiko kide izatea egotzita. Ehunka lagunek babestu zuten Nabarreria plazan egindako herri harresian. Espainiako poliziak gogor hartu zituen desobedientzia ariketa egiten ari ziren kideak eta kolpeka heldu ziren Goñirengana. Atxiloketak nazioarteko oihartzuna izan zuen.

Aurretik, 2008an ere atxilotu zuten Segiko kide izatea egotzita. Inkomunikazioak iraun zuen bost egunetan torturatu egin zutela salatu zuen. Madril eta Alacanteko espetxeetan izan zuten, ondoren baldintzapean aske uzteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!