GHK Nafarroako Erriberarekin harremanetan ari da hondakinak Tuterako Culebretera eramateko

Erabiltzailearen aurpegia Pello Zubiria Kamino 2016ko mai. 19a, 10:20

Erriberako Mankomunitateko lehendakari Tomas Aguadok (PSN eta UPNren botoekin hautatua) Noticias de Navarra egunkariari berretsi dio GHKko arduradunekin lehen bilera bat egina duela.

Erriberako Mankomunitateko lehendakari Tomas Aguadok (PSN eta UPNren botoekin hautatua) Noticias de Navarra egunkariari berretsi dio GHKko arduradunekin lehen bilera bat egina duela Gipuzkoako hondakinak Tuterara eramateko posibilitatea aztertzeko, Aguadok aditzera eman arren oraingoz lehen elkarrizketa informal bat baizik ez dela izan.

Gipuzkoak une honetan sortzen dituen zabor nahasien erdia Kantabriara eramateko tratua egina dauka eta beste erdiarentzako Tuterako Culebretek aukera ona eskaintzen dio GHKri, Erriberako Mankomunitateak zabortegi horri 2026 arte bizia luzatuta etekin osoa atera nahi diolako.

Hain zuzen ere, Erriberako Mankomunitatea izan da Nafarroako PIGRN hondakinen plan nagusiaren zirriborroari erantzun kritikoena eman diona. Gestion Ambiental Navarrak zabaldu duenez, eskualdeka egiten ari diren bilkuren sailean Tuterakoa egokitu zenean oso gogor mintzatu zen Fermin Corella Erribera Mankomunitateko gerentea.

Corellak esan zuen Nafarroako plan berria “utopikoa” dela eta “betetzen oso zailak diren helburuak” markatu dituela, kalkuluetan akatsak edukitzeaz gain. Gaikako bilketan askoz astiroago joatea proposatu zuen, 2020 arte %10 gehiago eta 2015 arte beste %10. Ordainetan, Culebreteko zabortegiari ahalik eta zuku gehien ateratzea proposatu zuen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!