"Euskaldun bat, Euro bat" kanpaina abiatu dute Baigorriko Etxauzia Jauregia erosteko

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2016ko mar. 2a, 16:37

Egitasmoa 2015ko apirilean abiatu zen. Antolatzaileek orduan erran zuten: “Neurriz gaineko ideia bat, irudiz”. Alta bada, segidan “herriko jauregia erosiko bagenu denek elkarrekin?”, pentsatu zuten.

MIKEL ASURMENDI @masurmendi

[Argian irakurri]

Etxauzia gaztelua Nafartarren etxe bihurtu nahi dute, funtsean Euskaldunen sarea bilakatzeko eta nafarren bidez, euskaldun guzientzat irekia izan dadin, bultzatzaileek adierazi dutenez. Besteak beste, ikerketa, aurkikuntza, berrikuntza, sorkuntza gune berezia eta harremanen trukatzeko tokia izatea nahi dute.

“Ama Euskal Etxe” baten gisakoa, harrizkoa baina Interneten eta sarean taxutzekoa. Hots, munduan gaindi lantzen diren ekimenak elkartzeko bideratua.

“Nafartarren etxea, Euskaldunen sarea” proiektua diruz hornitzeko kanpaina abiatu dute sustatzaileek. Udaberri osoan zabalik izanen da. Euskaldun bakoitzak euro baten truk Nafartaren etxea bere egin dezake.

Asmoarekin bat egiteko helbidea euskaldunbateurobat.com.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!