EFE albiste agentziak zabaldutako informazioan, ordea, ETAren aldeko mezuak baino, beste mota bateko edukiak nabarmentzen dira.
Adibidez, epaituko duten gazteak Ines del Río euskal presoa aske geratu zenean “ongi etorri Ines!” idatzi zuela edo “Euskal Presoak Euskal Herrira” zioen txio bat argitaratu zuela, Askatasuna erakundearen logotipoarekin batera.
Bertxioak ere delitu?
“Jo ta ke” esaldia irakur zitekeen pankarta baten argazkia argitaratu izana da Iruñeko gazteari leporatzen dioten beste delituetako bat, baita Arkaitz Bellon presoaren heriotzaren ondoren “agur eta ohore” esaten zion mezu bat bertxiotu izana ere.
“Terrorismo delituak goratzeko asmo zalantzagabea” ikusi du horrelako mezuen atzean fiskalak eta bi urteko kartzela zigorra eskatzen du gaztearentzat. Hamar urteko inhabilitazioa ere eskatzen du Luis Barroso fiskalak.