Nafarroako Gobernuak Durangoko Azokan parte hartuko du 15 urte eta gero

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2015ko aza. 13a, 13:35

Nafarroako Gobernuak erakusleiho bat antolatu du bere argitalpenentzat.

Gerediaga Elkarteak iragarri duenez, Nafarroako Gobernua Durangoko Azokan izango da aurten. Hamabost urte igaro dira euskal kulturaren azokan parte hartzeari utzi zionetik.

Zehazki, Nafarroako Gobernuak erakusleiho bat antolatu du bere argitalpenentzat.

Horrez gain, Areto Nagusiko "Gogoetaren plaza" ekimenean parte hartuko du abenduaren 6an. Kultur politikei buruzko debatea antolatu dute egun horretarako eta Nafarroako Gobernuko Kultur Ekintza Zerbitzuaren zuzendari Dori Lopez Juriok bertan parte hartuko du.

Azokaren babesle

Bestalde, Azoka inauguratzeko egingo den ekitaldira ere ordezkaritza bidaliko du Uxue Barkosen kabineteak, Euskal Herriko beste erakunde publikoetako ordezkariekin batera.

Aurtengo edizioaren babesleen artean ere agertuko da Nafarroako Gobernua, EAEko hiru Foru Aldundiekin, Eusko Jaurlaritzarekin, Durangoko Udalarekin eta Espainiako Kultura ministerioarekin batera.

Gerediaga pozik

Durangoko Azoka antolatzeaz arduratzen den Gerediaga Elkarteak poza agertu du agintari nafarren erabakiarekin, "azken urteetan nabarmena izan baita Azokan Nafarroako Gobernuaren hutsunea".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!