Iruñeko Eguzki irratiak lizentzia eskatu dio, beste behin ere, Nafarroako Gobernuari. Abenduaren 15ean 33 urte beteko ditu “modu alegalean” emititzen. Hainbatetan saiatu dira egoerari konponbidea aurkitzen, baina salatu dutenez, gobernuak orain arte “entzungor” egin die euren eskaerei.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.