Volkswagenek iruzur egin du. Ez du AEBetako legedia betetzen emisio kutsatzaileei dagokienez, eta automobilen isurketak neurtzen dituen tresneria manipulatu zuen han saldu ahal izateko.
Antza, 2009 eta 2015 bitartean saldutako 482.000 ibilgailutan egin du iruzurra konpainiak. Isuna jarriko diote seguruenik –16.000 milioi euroraino irits daiteke zigorra–, baina hori baino gehiago ordaindu beharko du Volkswagenek: haren izen ona ez da jada hain ona izango. Galderak berehala datoz: Nafarroan ikur ekonomikoa denari nola eragingo dio horrek? AEBetan iruzurra egin du; eta Europan? Automobilgintza sektoreko iruzurgile bakarra al da? Eta nork salatu du Volkswagen? Beste automobil ekoizle batek akaso?
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.