Sakanan, Malerrekan, Baztanen, Bortzirietan eta Iparraldeko Euskara Mankomunitateari dagozkion herrietan, guztira 46tan, egingo dituzte inkestak. 12 eta 16 urte arteko gaztetxoei etxeko erabileraz, sare sozialez, hedabideez eta interneten erabileraz galdetuko diete. Guraso erdaldun eta euskaldunek haien 16 urtetik beherako seme-alabekin duten harremanaz erantzun beharko dute; transmisioaz eta erabileraz arituko dira inkestan. Azterketa lanak bi urte iraungo du.
Aipatu ditugun bailaretako euskara mankomunitateek bi arrazoi aitortu dituzte inkesta egiteko. Batetik, Nafarroako Gobernuak azken mapa soziolinguistikoan ez ditu 5.000 biztanletik beherako herrietako datuak eman eta Nafarroako eremu euskaldunean herri gehienak biztanle kopuru horretatik behera daude. Bestetik, mapa soziolinguistikoak euskal hiztunen kopuruaz eta erabileraz emandako datuek kezka sortu dute. Euskara ezagutzen dutenen portzentajeak bi puntu egin du behera hogei urtean (%58) eta etxeko erabilerak zazpi puntu (%34).
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.