Egunkari nafarreko zuzendari Joseba Santamariak Twitter bidez jakinarazi du berari ere eskaini diotela dirua manifestaziora joateko. Bere esanetan, mobilizazioan parte hartzeagatik 25 euro emango dizkiotela esan diote.
Beste txio batean, Santamariak esplikatu du, dirua eskaini dion pertsona norbaitek bidali duela, inguru horretan eskuineko alderdien aldeko jendea bizi delakoan.
No me había pasado nunca esto, una persona me ofrece 25 euros por ir a la concentración ultra del sábado 1/2
— joseba santamaria (@jrekarte) June 11, 2015
Y me dice q le han mandado aquí, el ensanche, pq son todos de upn y pp, manda huevos!!!
— joseba santamaria (@jrekarte) June 11, 2015
Orain arte, Whatsapp eta sare sozialen bidez ari zen zabaltzen Iruñeko manifestaziora deitzen zuen mezua. Sarasate pasealekuan jarri dute hitzordua larunbat eguerdian eta Espainiako Gobernuaren ordezkaritzari eskaria egina diote.
El Confidencial Autonómicon irakurtzen denez, antolatzaileen helburua Iruñeko alkate berria EH Bilduko Joseba Asiron izatearen kontra protestatzea da.
Aldaketaren aldeko manifestazioa aldi berean
Eskuineko manifestariek Iruñeko Udal Plazara joateko deialdia egin zuten hasieran, baina han 10:00etatik aurrera aldaketa politiko eta sozialaren aldeko indarrek deitutako elkarretaratzea egingo dute.