Nafarroako udalak aldaketaren esku geratuko dira larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2015ko eka. 10a, 12:18

Joseba Asironek hartuko du Iruñeko Udaleko aginte makila (Irudia: EH Bildu)

Zerbait historikoa gertatuko da Nafarroan larunbatean, UPNk Nafarroako herri handi gehienetako alkatetzak galduko ditu aldaketaren indarrek egingo dituzten itunei esker.

[Albistea Argia-n]

Aurrekaririk gabeko egoera da. Ondorengo zerrendan, Nafarroako hamar herri garrantzitsuenetako udal zinegotzien banaketa biltzen da eta alkatetza noren esku geratuko den.

Iruñea (196. 166 biztanle). 27 zinegotzi.  UPN 10, EH Bildu 5, Geroa Bai 5, PSN 3, Aranzadi 3 eta Ezkerra (Ezker Batua-Batzarre koalizioa) 1. Oposizio guztiak bat eginda EH Bilduko Joseba Asiron izango da alkate berria 14 eserlekuren sostenguarekin.

Tutera. (35.369). 21 zinegotzi. UPN 6, Ezkerra 6, PSN 3, Tudela Puede 3, PP 2 eta CUP 1. Ezkerrako Eneko Larrarte izango da alkate PSN , Tudela Puede eta CUPeko botoekin.

Barañain (21.120). 21 zinegotzi. UPN 6, EH Bildu 4, Geroa Bai 3, PSN 3, Agrupación de Electores Participando en Barañain 2, Ezkerra-Equo 2, Barañaingo Herria 1. EH Bilduko Oihane Indakoetxea izan daiteke alkate lau alderdiren koalizioari ezker.

Eguesibar (18. 414). 17 zinegotzi. UPN 6, Geroa Bai 5, EH Bildu 2, Eguesibar Gara 2, PSN 1, Ezkerra 1. Geroa Baiko Alfonso Etxeberriak errepikatuko du alkate gisa aldaketaren indarren itunari esker.

Burlata (18.248). 17 zinegotzi. Burlata Aldatuz (Geroa Bai bere baitan hartzen duen herri hautagaitza) 5, EH Bildu 5, UPN 4, PSN 3 eta Ezkerra 2. Burlata Aldatuzeko Txema Noval izango da alkatea.

Zizur Nagusia (14.120). 17 zinegotzi. UPN 5, Geroa Bai 4, EH Bildu 4, Zizur Elkarturik 4, As Zizur 1 eta PSN 1. Geroa Baiko Jon Gondanek ez du arazorik izango aldaketaren indarrekin gehiengo oso handia eskuratzeko.

Lizarra (13.695). 17 zinegotzi. UPN 5, EH Bildu 5, AOEL 3, PSN 2 eta Geroa Bai 2. EH Bilduko Koldo Leoz izango da alkate AOEL eta Geroa Bairen sostenguarekin.

Tafalla (10.966). 17 zinegotzi. EH Bildu 8, UPN 4, Inport 2, PSN 2 eta Ezkerra 1. EH Bildu gehiengo osotik zinegotzi batera geratu da eta Arturo Goldarazena izango da alkate berria.

Antsoain (10.861). 17 zinegotzi. EH Bildu 6, PSN 5, Ezkerra 3, Geroa Bai 2 eta UPN 1. EH Bilduko Ander Oroz izango da alkatea beti PSNk irabazi duen udalean.

Atarrabia (10.211).  17 zinegotzi. EH Bildu 8, Geroa Bai 3, UPN 3, Ezkerra 2, PSN 1. Aurrekoa legealdian bezala, EH Bilduk errepikatuko du alkatetzan, oraingoan Mikel Oteizarekin.

Hauez gain, alabaina, beste herri garrantzitsu asko geldituko dira aldaketaren gehiengo berriaren esku, batzuk ziur lehenengo indar gisa eta beste batzuk itunez: Berriozar (EH Bildu lehen indarra), Aranguren(herritarren hautagaitza, lehen indarra), Baztan (EH Bildu lehen indarra), Corella (ACI herri hautagaitza, PSNrekin itunez), Noain (EH Bildu, itunez), Altsasu (Geroa Bai, lehen indarra), Uharte (EH Bildu, lehen indarra) eta, besteak beste, Zangotza (Geroa Bai biltzen duen APS hautagaitza, lehen indarra).

Xabier Letona

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!