Joxemiel Bidadorren omenezko pastorala egingo dute udazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2015ko mai. 8a, 12:00

Joxemiel Bidador, Iruñeko euskaldunak pastorala aurkeztu dute Iruñeko Duguna dantza taldeak eta Zaldiko Maldiko, Euskaldunon Biltoki eta Karrikiri elkarteek. Lehenengo emanaldia urriaren 10ean egingo dute, Burgoen plazan.

[Albistea Argian]

2010ean hil zen Joxemiel Bidador, historialari, filologo, dantzari, ikertzaile, irakasle eta idazle iruindarraren omenez antolatu dute ikuskizuna. Iruñeko euskalgintzaren ikurretako bat izan zela-eta, antolatzaileek Bidadorren pertsonaren bidez Iruñeko euskaldunak omendu nahi dituzte: “Bere obraren bidez, gutxik bezala agerrarazi baitzuen Iruñeko euskaltzaleen izaera organikoa eta kolektiboa”.

Iruñean ekoizten den lehengo pastorala da eta guztira laurogei lagun inguruk parte hartuko dute musika, antzezpen eta ekoizpen lanetan: “Denak amateurrak". Gidoia Jon Alonsok idatzi du, kantuak Mixel Etxekoparrek sortu ditu eta zuzendari lanetan Aritz Ibañez eta Ihitz Iriart ari dira.

Zuberoako pastoraletan oinarrituta badago ere antzezlanak berezitasunak ditu. 105 minutuko iraupena izanen du ikuskizunak. Tuterako Erraldoien konpartsak eta San Lorentzoko Dantzanteek ere hartuko dute parte gonbidatu moduan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!