Xorroxin irratia berriro martxan, tximista batek emisorean eragindako matxura konponduta

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2015ko ots. 3a, 12:38

Xorroxin irratiak Legate mendian daukan errepikagailua erre egin zen asteartean, ekaitzaren poderioz.

Igande gauean eman du problemaren berri Baztango irratiak berak. Oraingoz ez dute berri handiegirik, azken egunetako eguraldi txarra dela-eta ezin izan baitute errepikagailua dagoen ingurua behar bezala ikusi.

Larunbatean hasi ziren problemak, irratia ez baitzen behar bezala entzuten. Igandean irratiko bi lagun igo ziren Legatera eta irratiak emititzeko tresneriarekin daukan txabola erreta aurkitu zuten.

Tximista batek eragin duela uste dute Xorroxineko kideek ARGIAri azaldu diotenez, baina astelehenean, eguraldi hobea probestuz, berriz igo eta balorazio zehatzagoa egingo dute.

Aurreratu dutenez, posible da Nafarroako irrati euskaldun beteranoenak egun batzuetan ez emititzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!