Urepeletik Sevillara?

Erabiltzailearen aurpegia Floren Aoiz 2015ko mar. 25a, 13:25

Joan den hastean hauteskundeak egin dira Frantziar Errepublikan eta Andaluzian. Joan den hastean abiatu zen, halaber, Korrika, nondik eta Urepeletik, Xalbadorren herritik, hots. Urepelen hagitz emaitza onak lortu dituzte EH Baiko ezkerreko abertzaleek. Orohar, abertzaleen indartzea atzematen da Ipar Euskal Herrian, kostaldean baino nabarmenagoa barnekaldean, edonola ere.

 

Urepele Iruñetik oso gertu dago, errepideek besterik pentsarazten badigute ere, baina errazago iristen dira gurera Sevillako berriak Urepelekoak baino. Andaluziako alderdi edo hautagaiak ezagutzen ditugu, baina, esan dezakegu bergauza Baxe Nafarroaz?

 

1512ko konkistaren kronika egin zuen espainiar batek idatzi zuen Jainkoak España eta Frantzia bereizteko altxatu zituela Pirineoak. Hauteskundeak direla edo politika mailako aldekatak aintzat hartuta, Sevillari edo Madrili so egiten dio euskal herritar askok Urepeleri baino. Gure etorkizunaren jabe izan nahi baldin badugu, berriz, hobe dugu bereizi ez baizik eta gure lurraldea hezurmamitzen duten Pirineoei begiratzea, gure lurraldetasuna aintzat hartuz.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!