MAIATZAK 6, OSTIRALA
20:00etan, bertso-poteoa, Xabi Terreros eta Saioa Alkaizarekin, Euskal Herria plazatik abiatuta.
21:30ean, afari informala. Animatu! Elkartzeko tokia: Plaza Berria. Skapadako Jon eta Gorka akustikoan izanen ditugu, abesteko
giroa jarriz.
MAIATZAK 7, LARUNBATA
12:00etan, kalejira.
Eguzki Eder dantza taldea, Antsoaingo erraldoiak eta Ezkabain Zanpantzar taldea, txistulariak eta gaitariak, Udaletxeko Plazatik
abiatuta.
12:45ean, Udaletxeko plazan
· Antsoain Kantuzek ongietorria kalejirari.
· Eguzki Eder dantza taldearen emanaldia.
· Euskararen Jaima: antsoaindar talde batek zenbait jarduera eta txapak eskainiko ditu.
Hori guztia Ezkaba ikastetxeko ikasleen lanekin koloreztatua. Eguraldi txarrarekin, eskolako patioan.
14:30ean, bazkari herrikoi autogestionatua, eskolako patioan.
Udalak ogia, ura, ardoa eta mahaiak jarriko ditu. Maiatzaren 4an eta 5ean eskatu behar dira, eta eskaeraordenaren
arabera emanen dira mahaiak. 948 38 22 41. Kopuru mugatua.
16:30ean, “Bikokote” haurrentzako antzerkia, eskolako patioan (4-10 urte; sarrera doan).
17:00etan, Larunblai aisialdi taldearen saioa.
17:30ean, Xiba euskal kirol eta jolasak (sarrera doan).
19:00etan, dantzaldia. Giro bikaina eta alaia, adin guztietarako, Duguna dantza taldearekin eskolako patioan (sarrera doan).