Antsoainen, 10 urte barru, nolako egoera nahi duzu euskararentzat?

Erabiltzailearen aurpegia Antsoaingo Udala 2016ko urt. 15a, 11:00

Herriko hainbat euskaltzalek gonbita egiten diete antsoaindarrei galdera honi denon artean erantzuteko.

Antsoainen, herrian, 10 urte barru… Nolako egoera nahi duzu euskararentzat?

Hiru arratsalde aukeratu dira gaiari buruz denon artean modu arin eta erakargarrian hitz egiteko, eta mezu hau helarazten dute, antsoaindarrak euskararen etorkizunaren inguruan solastera animatu daitezen:

Hitz egin, imajinatu eta erabaki dezagun denon artean! Urtarrilaren 31n, otsailaren 14an eta 28an, Loza kaleko kulturgunean bilduko gara 16:00etan, bide berri bat zabaltzeko elkarrekin.“Ona”, “erakargarria”, “erabilgarria”, “oso polita”, “erronka”, “ados”, “pizgarria”…Herriko bizilagun batzuek horrela ikusten dute aurrean ireki zaigun bide berri hau. Horregatik, zurekin partekatu nahi dute eta zuk nola ikusten duzun jakin. Izena eman parte hartzeko, urtarrilaren 20 arte.Hemen

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!