Antsoaingo Udalak erabakitzeko prozesu parte-hartzaile bat ireki nahi du euskararen sustapenaren inguruan. Udal Euskara Zerbitzuak abiatuko du prozesua, Topagunearekin lankidetzan, baina prozesuaren benetako protagonistak antsoaindarrak direnez, herritarrei azaldu nahi zaie egitasmoa: Udalak prozesu hau nola, noiz eta zertarako aurreikusten den jakinarazi nahi du.
Eta hasteko, bilera bat deitu du azaroaren 4an. Udaletxean izanen da, 19:00etan puntuan hasi, eta 20:00etan bukatzeko. Bilera horretan, informatzeaz gain, jendeak egitasmoa egoki baloratzen duen jakin nahi da eta sortu daitezkeen ekarpenak jaso. Elkartzen direnen iritziaren arabera erabakiko da prozesuarekin jarraitu edo ez, eta, hortaz, garrantzi handia du bertaratzeak.
Jendeari eskatzen zaio, ahal badu, bilerara etorriko den baieztatzea euskera@ansoain.es helbidean, eta bilerara etortzeko gonbita egitea egoki irizten dieten antsoaindarrei.