Antsoaingo Euskarazko Musika Lehiaketa, abian

Erabiltzailearen aurpegia Antsoaingo Udala 2015ko mar. 24a, 20:00

Apirilaren 18ra arte zabalik dago izena emateko eta grabazioak aurkezteko epea.

Antsoaingo Udalak eta Harrobi Gaztelekuak bat egin dute aurten lehen aldiz lehiaketa hau antolatzeko. Parte hartzaileak 14 eta 25 urte bitarteko gazteak izan daitezke, antsoaindarrak zein kanpotarrak. Euskarazko abesti berrien sorrera sustzatzea da lehiaketa honen helburua. Abestiak jatorrizkoak edo bertsioak izan daitezke.

Sariak

Abesti berri onenarentzat 200 euroko saria emanen da, eta 100na euroko beste bi sari, kantu ez -originalekin egindako emanaldi onenentzat. Honetaz gain sarituak Antsoaingo Antzokian arituko dira urriaren 23an eginen den kontzertuan. Talde edo bakarlari bakoitzak gutxienez 2 kantu eman ahalko ditu, 20 minutuz gehienez.

Apirilean lehenengo aukeraketa bat eginen da parte hartzaile guztien artean. Apirilaren 25ean esanen da zeintzu diren aurrefinalistak, gehienez 10 talde edo bakarlari.

Maiatzaren 8an Harrobi Gaztelekuan eginen den kontzertuan erabakiko dira nortzu diren 3 saridunak.

Informazio gehiago hemen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!