Gaurko argazkia Publicon ikusi dut eta superfizie handiko arraindegi bat ikusten da; albistea da Mercadonak arraindegiko langile bat kaleratu zuela peskadilla bat oparitu ziolako bezero bati –bestela zakarretara botatzeko zen peskadilla bat– eta hori konbenioaren aurkakoa delako. Albistearen bigarren partea da Kataluniako Auzitegi Gorenak kaleratzea inprozedentea dela erabaki duela; balitekeela langileak falta larria egina izatea, baina horrek ez duela justifikatzen kaleratzea. Sententziaren edo konbenioaren edukian sartu gabe, poz ematen du jakiteak gosez hilko garela, baina despentsa ongi beteta.