Dio Noticiasek onddoen garaia dela, eta hori ilustratzeko argazki polit bat jartzen digu: hogei bat lagun baso batean, beren saskiak oinetan. Onddoen garaia ez ezik, larrazkena garai ona da edozer harrapatzeko: onddo bat, uso bat edo are Telefonicako lanpostu bat ere. Baina onddoak, usoak edo Telefonicako lanpostuak ez ezik, katarroak ere aise harrapatzen dira, Gobernuak harrapatu duena bezala, zer dela-eta, bertako batzuei oraindik ez omen dietelako azaldu pertsona bat, demokrazian, justiziarekikoak betetzen dituen unetik aurrera, libre eta bere eskubide guztien jabe gelditzen dela ondorio guztietarako.