Harremanen normalizazioa

Erabiltzailearen aurpegia Jon Alonso 2015ko urr. 7a, 11:49

Barkosek ez darama Barcinak Urkullu hartzeko erabiltzen zuen jantzi gorria, goi mailako bileretan bestetan ere ikusi diogun jaka ajedrezatua baizik, eta txalotzekoa iruditzen zaigu, irudiak normalizaziotik daukanarengatik. Halaber, aski normala da, baita ere, Urkulluren trajea, nahiz eta intsignia zein den ezin den ikusi, eta Athleticekoa dela imajinatu behar dugun. Batari zein besteari, karlismo berriaren txapel gorria falta zaie, ordea.
Semiotikan, beraz, ustekaberik ez, gaizkiulerturako aukera gutxi. Nork ulertu, ordea, Urkulluk hitzez esaten duena: Espainiako Konstituziotik atera ezin bada, borondatez batzea planteatu behar dela. Ez dakit ongi ulertu dudan: 78ko erreferenduma errepikatzeaz ari da? Erreferendum negatibo bat dauka buruan? Hau da, euskaldunek ezetz esaten badute, hurrengo egunean, zer? Ez da erraz ulertzen, psikotropikoen laguntzarik gabe, behintzat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!