Urteko azkena da urteko onena. Aragazkia Berrian ikusi nuen duela egun batzuk. Bertan Sabinok, barre zabalaz, ongi etorria ematen dio Bixenteri Madrilgo Diputatuen Kongresuan. Bixentek ere barre egiten du, iritsi berriak behar duen zuhurtziaz. Amaiurko beste diputatu bat da lekuko.
Argazkia, nire belaunaldiko batentzat, bizitza oso baten laburpen politikotzat har daiteke. Ezina ekinez egina. Alegia, bi jubilatu nekez jubilatuko garenon ordezkari Madrilen.
Nire belaunaldiko batentzat, urteko argazkia da: argazki hori sinbolo, metafora, alegoria, fabula, metonimia, prosodia, piorrea, ortopedia, alopezia eta flatulentzia da, eta hori baino are gehiago ere bai.
Zenbat antzekotasun, zenbat diferentzia, zenbat egia erdi-konpartitu, zenbat galdera ustel.
Eta zuek biok hori ikusteko poza ere bai, jakina.