Ertzainen beltzak eta gorriak eta protestan ari direnen laranjak Kandinskyrena bezalako ukitu bat ematen diete argazkiei; kolore nahasketa polita da, pena irudiek islatzen duten istilua batere polita ez izatea, gutxiago berria.
Zer bilatzen du ertzaintza horrela bidali duenak, horrelako presaz eta horrelako biolentziaz, hauteskunde kanpainaren muinean? PPko balizko hautesleei erakustea, haiena ezer bada, ordenaren aldeko partidoa dela? Eta bestalde, zer, era baketsuan ere ezin daiteke desadostasuna adierazi? Inolako protesta egitea debekatuta dagoen demokrazia batean bizi gara?
Ertzaintza bidali dutenak nor diren, badakigu. Eta hemen, Nafarroan, zeren atzean dauden ere bai. Eta barkatu didate, baina nik hor aldaketa gutxi ikusten dut.