Kontuz karterarekin

Erabiltzailearen aurpegia Jon Alonso 2015ko mar. 18a, 12:12

Gaurko argazkia aukeratzean, isopoarena alde batera utzi eta Garako edizio digitalean agertzen zen batekin geratu naiz, argazki-suerte hori dagoeneko klasiko bihurtu delako. Bertan lau emakume eta lau gizon agertzen dira, zuzentasun politikoak agintzen duen bezala. Denek daramate txaleko horia eta kasko zuria, nahiz eta azpitik gorbatak eta Armaniren trajeak daramatzatela nabarmena izan. Bereziki deigarria da denen zapaten distira, eta marka da gero, obra batean daudela kontuan hartuta.
AHT-ko obrak bisitatzen ari diren politikariak dira.
Handikiok, beren txaleko eta kaskoen bidez, erantzukizunaren pisua eta guzti-guztiaren gainean egon beharra zer gogorra den erakutsi nahi digute. Zenbat lan egin behar izaten duten. Behar izatera, haiek ere prest daudela aitzurra hartzeko, herriaren alde.
Baina oinezko arruntok badakigu argazki horrek esanahi bakarra daukala, eta segituan ukitzen dugu jaka barrua, kartera hor segitzen duen, edo ez, ikusteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!