Bertze hainbertze urterako!

Erabiltzailearen aurpegia Jon Abril 2018ko aza. 7a, 14:06

Urriaren 28a. Lurraren Eguna Beran, azoka egun handia. Euskaraldirako izen-ematea egiteko eta kamisetak saltzeko postuan nintzela, ikastolaren sortzaile izandako bat hurbildu zitzaidan, izena ematera. Irribarre batez galdetu zidan: "45 urte geroago, horrela? Dirua biltzen segi behar dugu?" "Beharko!" Erantzun nion nik, natural-natural. Akaso, erantzunak ez luke hain natural behar, baina...

Izan ere, hain hauskorra da euskararen egoera, oraindik orain! Euskalerria Irratiak 30 urte bete ditu, eta ospatzeko tartea hartuko du gaur. Behondeizuela! Kandelak itzaltzeko putz egin beharko. Ospatzeko anitz baitugu. Oparoa izan da 50 urteotan lortutako guztia. Baina, aldi berean, euskarak inoizko laguntza instituzionalik handieneko momentua bizi badu ere, inoizko hiztun kopururik handiena duen arren, produkzio oparoa dugun arren, hainbat eremutan hizkuntza bizia izanik ere, ez legeek, ez instituzioek, ez gizartearen gehiengoak, euskara ez du bere egiten eguneroko bizimoduan. Beraz, putz eta bultz egiten segi beharko dugu, haizea eman, airea, arnasa. Bertze hainbertze urtetan!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!