Pobre

Erabiltzailearen aurpegia Jon Abril 2017ko ots. 2a, 13:32

96.000 nafarrek argindarra edo bertzelako energia-hornigaiak ordaintzeko ezintasuna dute. Pobrezia energetikoan bizi omen dira. 18 urte azpikoen bostetik bat pobrezia arriskuan omen dago. Alegia, euren familiak pobreak dira. Euskal Herriko 60.000 ikasleren familiek arazoak dituzte eskolarako behar dituzten liburuak eta arropa erosteko. Baliabide zein ikasketa urriak dituzten emakumeek gehiago abortatzen dute.

Biztanleen % 4k gabezia larriak dituzte. Alegia, milaka herritarrek alokairua, hipoteka edota ohiko fakturak ordaintzeko erabateko zailtasunak dituzte, eta ustekabeko gastuei ezin diete aurre egin. Neguan ezin dute behar bezainbertze biztu berogailua, eta euren etxeetan hotz egiten du. Haragia, oilaskoa edo arraina erosteko zailtasunak dituzten familiak dira.

Maiz, maizegi, irudipena dut sistemak ez ezik, gainerako herritarrek ere ezkutatzen ditugula herritar hauek. Lotsa eta auzolotsa bat eginda doaz frankotan, eta inork ez du gainerakoen begietan pobre agertu nahi, baina aldi berean, inork ez du pobre baten ondoan egon nahi. Pobrezia lotsagorritu beharko liguke, baina ikusi nahi ez dugunez, nahiago dugu edozein pantailaren aitzinean ezkutatu, arazoari behar bezala heldu baino. Eurek pobre, eta gu pobreago!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!