Pobre gutiago

Erabiltzailearen aurpegia Jon Abril 2015ko urr. 5a, 12:53

Mundu Bankuak egindako txosten baten arabera, muturreko pobreziak beheiti egin omen du, nabarmen. Lehenbiziko aldiz, 700 milioi pertsona baino gutiago bizi dira muturreko pobrezian. 700 milioi pertsona!!! Datua ez da makala, baina pobreziaren muga horren azpitik edo gainetik paratzeko irizpidea beldurgarria da: 1,9 dolar eguneko edukitzea bizitzeko, 50 euro inguru hilabetean. Nonbait, hilabetean 50 euro baino gehiago irabazten dituenak pobre izaten jarraitzen du, baina muturreko pobrezian ez dago, eta beraz, estatistiketan egotea ere ez du merezi. Txosten hori Munduko Bankuak egin du, egunero-egunero, milioika pertsona pobreziara zigortzen dituen erakundeak, herrialdeen zorrak barkatu ez, eta herritarrak egunero pobreago egiten dituena. Azala behar da!
Eta lepo beretik heldu dio Gipuzkoako enpresarien buruak, Peio Gibelaldek, bere larruzko eserlekutik, lezioak ematen gazteei: Gipuzkoako gazteak gibel-handiak omen, erosoegi bizi dira, gurasoen altzoan. Ez dute goserik pasatzen, eta erronka berrietarako egarririk ez die sumatzen. Soldata handiegiak omen ditugu, eta horrek ekintzailetasunaren kontra egiten duela. Gibela behar da horrelakorik errateko. Honek ere pobreago nahi gaitu, euren gibela gizentzen segitzeko, eta aberastasuna banatzeko politikak sustatu beharrean, pobreak pobreago nahi gaituzte!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!