Ez gara gauza

Erabiltzailearen aurpegia Jon Abril 2015ko api. 30a, 13:11

Langileak ez gara gauza batuta agertzeko. Enpresariek elkarte handiak eta boteretsuak dituzte, euren interesak defendatzeaz gain, ideologia ederki barreiatzen dute, eskubide murrizketen leloak eta aldarriak lau haizetara hedatzen dituzte, politika neoliberalenak gailendu araziz. Hainbertzeraino, gizartean sindikatuen beharrik ez dagoenaren ideia barneratzea lortu dutela.

Maiatzaren 1ean, bertze behin, sindikatuak banatuta, langileak banatuta. Ez gara gauza. Ez gara gauza zapalduen eskubideak elkarrekin defenditzeko, langilegoaren interesak aldarrikatzeko, urteetako borrokaren ondorioz erdietsitako eskubideen kontrako urraketak elkarrekin salatzeko.

Sindikatuak beharrezkoak dira. Seguru aski, sindikalgintzak gogoeta egin behar du, egoera berrietara moldatzeko gaitasun handiagoa behar du, eta indar metaketa handiagoa sustatu oinarrizko eskubideen defentsan. Baina langileok ere, norbanakook, gogoeta egin behar dugu. Zer eskubide defendituko dugu sindikaturik gabe. Ez gara gauza ikuspegi kolektiboa lantzeko. Ezta maiatzaren lehenean ere!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!