Nafarroako hezkuntza publikoko sindikatuek hirugarren greba eguna dute gaurkoa

Euskalerria Irratia 2025ko urt. 30a, 12:43

Hirugarrenez ikasturte honetan hezkuntza publikoko sindikatuen gehiengoak deituta irakasleek greba eguna dute gaurkoa. Ratioen jaitsiera, lan zamaren arintzea, eros ahalmenaren berreskuratzea, karga burokratikoa leuntzea eta lanpostuen egonkortzea dira eskaera nagusiak. Steilaseko Ane Apezetxearekin hitz egin dugu.

Hirugarren aldiz ikasturte honetan hezkuntza publikoko sindikatuen gehiengoak deituta irakasleak greba egitera deitu dituzte. Hirugarrenez eskatuko dituzte ratioen jaitsiera, lan zamaren arintzea, eros ahalmenaren berreskuratzea, karga burokratikoa leuntzea eta lanpostuen egonkortzea, besteak beste.

Ozen aldarrikatu dituzte horiek gaur ere. Goizean goizetik piketeak egin dituzte ikastetxeetan, zutabeetan gerturatu dira Hezkuntza Departamentuaren egoitzaren parera eta hortik manifestazio jendetsua abiatu da Nafarroako Parlamenturaino.

Hezkuntza publikoko sindikatuen gehiengoa egiten ari da greba deialdia: Steilas, ELA, LAB eta CCOO. Hiru sindikatuk, hautsi egin zuten pasa den azaroan batasuna, eta Hezkuntza Departamentuarekin 14 puntu jasotzen dituen akordioa sinatu zuten. Afapna, Anpe eta UGT izan ziren sinatzaileak.

Eguraldia ez dute batere lagun izan goizeko mobilizazioetan. Arratsaldean, 17:30ean elkarretaratzea deitu dute Iruñeko Udaletxe plazan. Negoziazioari berrekiteko galdegiten ari zatzaizkio Hezkuntza Departamentuari, mehatxurik gabe euren aldarrikapenak bideratuko dituen akordioa erdiesteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!