Erabaki drastikoa esan daiteke Paris 365 Jantoki Solidarioak hartu behar izan duena. Gainezka egitear dira, eta, bereziki kezkatuta daude afari-garaian gertatzen denarekin: Ezin diete gerturatzen diren guztiei arreta eskaini, eta azken aldian, egoerak esku artetik ihes egin die. Jantoki horretan aritzen diren boluntarioen segurtasuna ziurtatu nahian hartutako erabakia dela ere jakinarazi dute: "Erabiltzaileekin eta boluntarioekin zerikusirik ez duen droga-trafikoa izaten ari da San Lorenzo kalean iluntzetan eta afari presentzialik ez ematea erabaki dugu egoera bideratu arte", azaldu du Mikel Urabaien Paris 365 Jantoki Solidarioko kideak. Euskalerri Irratian egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.
Boluntarioen eta erabiltzaileen segurtasuna lehenetsi dituzue afariak modu presentzialean emanen ez dituztela erabakitzeko. Dena dela, erabiltzaileak ez dira afaririk gabe geldituko:"Tuperretan emanen diegu afaria, bazkaritara etortzen direnean", gainerako du Urabaienek.
2009an sortu zen Paris 365. Iruñean herritar pobreenek zituzten jateko eta janzteko beharrei aurre egiteko proiektua da ordutik. Desagerrarazi nahiko lukete, baina horretarako erakundeek hartu behar dute ardura.
60 otordu ematen dituzte egunero San Lorenzo kaleko Paris 365 jantoki solidarioan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!